2012.urteko maiatzaren 12a. Hori izango da Mikel Aranburuk Realarekin azken partida jokatu zuen data gogoratuko duena. Bere ibilbide bikainaren egun berezienetako bat. Kapitainaren eta afizio txuri urdinaren oroitzapenetan betirako gordeko den detaille xume baina unkigarriez beteriko eguna.
Taldea Anoetara iritsi den unetik giro desberdina antzematen zen, berezia. Merezi bezala agur esan behar zitzaion Realeko kamisetarekin 427 partida oficial jokatu dituen futbol jokalariari.
Behin zelaian, neurketa aurreko minutuetan eta jokalariak Lagun Onak eta Realeko infantilen eskutik atera ostean, azpeitiarraren bi lagun, Amets Arzallus eta Jon maia bertsolariek bertso bana eskeini diote momento nagusia bano lehen. Jokin Aperribay presidenteak, Realaren izenean, urre eta brillantezko insignia ezarri baitio Anoeta bete duten zale guztien txalo zaparradarekin.
Partida amaieran, bere taldekideak festan parte hartu nahi izan dute airean ibiliz hainbat urtetan bere kapitaina izandakoa. Ondoren, Mikel mikrofonoa hartu eta zaleei hitz egin die. “Hemendik aurrera nik emango dizuet maitasuna zuei. Eskerrik asko!”. Bere taldekideek lagunduta ohorezko buelta eman dio Anoetari eta eskaileretatik behera joan da aldagela osoak egindako psillua gurutzatuz zaleen txaloen artean.
Eta hórrela esan dio agur Mikelek hainbat urtetan izan, den, eta izango den afizioari. Afizio txuri urdina. Baina azpeitiarrarentzat emozio zenbait geratzen zitzaizkion bizitzeko. Anoetako antepalkoan bere senide eta lagunek jaso dute egun ahaztezin hau modu intimoago batean ixteko.
Fuente: realsociedad.com

No hay comentarios:
Publicar un comentario