Atzo ere zorte ez zen txuri urdinen alde egon Madrildarrek baina hobeto jolastu baitzuten eta norgehiagokaren denbora gehienean irabazten joan ziren minutu 23an Estefania Correaren golari esker. 15 minutu falta zirela, Rocio Gutierrezek empatea lortu zuen bere taldearentzat. Txuri urdinei beste golen bat eskuratzeko aukerak ez zitzaizkien falta baina Chus Rosa Madrildarren atezainak gelditu egin zituen.Egia da baita ere partidua amaitzear zegoela club de campok penalti corner bat izan zuela eta Maria Lopez de Eguilazek (kopako porterarik onena) oso geldialdi ona egin zuela txuri urdinen pozerako.
Partidua amaitzean 15 minutuko prorroga jolastu zen baina markagailua mugitu ez zenez penalti strock-ak bota zituzten. Lehenengo 5 strocken ostean empatea jarraitzen zuelarik, azkenean Barbara Maldaren golak Madrildarrei kopa eman zien.
Tristura alde batera utzita, txuri urdinek oso denboraldi ona egin dute eta finalera iristeagatik hurrengo urtean berriz ere Euroligan parte hartuko dute.
Fuente: realsociedad.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario