jueves, 24 de mayo de 2012

Belar Hockeya
MARÍA LÓPEZ DE EGUILAZEK HURRENGO URTEAN HDM HOLANDARREAN JOKATUKO DU


Maria Lopez de Eguilazek, Realeko atezain internazionalak, HDM holandar taldean jolastuko du 2012-13 denboraldian. Atezainak munduko ligarik onenean jolastu nahi du esperientzia hori bizitzeko eta momento egokiena hau dela erabaki du.

Erreginaren kopako atezainik onena izendatu ostean, Mariak hurrengo denboraldia bukatu ondoren Realera itzuli nahi duela adierazi du.

Realak zorte ona opa dio eta eskerrak eman nahi dizkio emandako momento guztiengatik.

Zorte on Maria!!




No hay comentarios:

Publicar un comentario