jueves, 24 de mayo de 2012

Real Sociedad B
BAJAK SANSEN HURRENGO SASOIRAKO


Behin Sansek goiz honetan denboraldia itxi duela, Realeko Kirol Zuzendaritzak hurrengo denboraldirako filialaren altak eta bajak ezagutzera eman ditu. Bigarren talde txuri urdinak, Meho Kodrok hirugarren urtean jarraian zuzenduko duenak, jada ezagututako bi baja izango ditu: Rubén Pardo eta Javi Ros. Uztailatik aurrera, bi gazteak lehen taldeko jokalariak izango dira efektu guztietarako, Jokin Aperribay presidenteak pasa den ostiraleko agurreko afarian iragarri zuen bezala.

Bestalde, zazpi jokalari baja izango dira Sansen: Javier Mandaluniz, Joan Pons, Isaac Aketxe (SD Eibarrera itzultzen da utzita egon eta gero), Arkaitz Perez, Jon Errasti, Julen Colinas eta Eduardo Santamaría. Entitate txuri urdinak esfortzu eta konpromisoa eskertu nahi die eta onena opa die bere etorkizunerako.

Bestetik, Sanseko bi joklari gazte Klubarekin negoziaketetan dira: Aitor Aldalur eta Joseba Beitia. Azkenik, Imanol Plaza, Iñigo Rodriguez eta Joan Manuel Vega ez dute Sansen parte hartuko datorren urtean baina Realarekin lotuta jarraitzea pentsatzen ari da harremandutako talderen batera utzita joanez.

Ohorezko Ligako Jubeniletik Sansera pasako diren jokalarien izenak Errege Kopan bere parte hartzea amaitzen dutenean jakinaraziko da.




No hay comentarios:

Publicar un comentario